Edukira joan

Saguzar arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:41, 3 urtarrila 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Saguzar arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
FamiliaVespertilionidae
GeneroaPipistrellus
Espeziea Pipistrellus pipistrellus
Schreber, 1774
Banaketa mapa
Datu orokorrak
HabitatSastrakadi eta baso
Zabalera0,223 m
Eguneko zikloagaueko

Saguzar arrunta (Pipistrellus pipistrellus) Euskal Herrian topa daitekeen babestutako saguzar espezie bat da.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren interes berezikoen kategorian sartu zuten.[1]

Europan dagoen saguzarrik txikiena da: 36-51 mm arteko luzera du; hego baten puntatik bestera 180-240 mm baino ez ditu neurtzen. Pisua ere arina du: 3,5 gramotik 8 gramora.

Bizkarreko ilea marroia du eta sabelerantz joan ahala argitu egiten zaio. Muturra eta hegalak beltzak ditu.

Ez da saguzar mediterraneoarekin ( Pipistrellus pygmaeus ) nahastu behar.

Portaera eta elikagaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek saguzarrei buruz dugun irudia hausten digu: atsedena hartzeko ez da sabaitik eskegita jartzen; zulotxoetan gordetzen da, makurtuta. Hegalak bere gorputzaren inguruan bildu beharrean (beste hainbat saguzarrek egiten duten gisan), bere gorputzaren ondoan plegatzen ditu. Espezie sedentarioa da; beti ber lekuan bizi da. Oihu zorrotzak igortzen ditu, bereziki udazkenean, arrek haien presentzia agerrarazi nahi dutenean hegan dabiltzala.

Hegal eginez jaten ditu harrapatutako intsektu txikiak (eltxoak, odol-zizare edo kironomoak, trikopteroak, krisopoak...)

Beste hainbat saguzar espezie ez bezala, saguzar arrunta ez da leize-zuloetan bizi. Antropofiloa da; hau da, gizakiak eraikitako guneetan bizitzea maite du: etxe zaharretako harrien tartean, teilapeetan, biltegietan...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]