Edukira joan

Buriatiako poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bouriate poni» orritik birbideratua)
Bouriate ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Errusia
SinonimoakBouriateko zaldia. Zabaikal. Transbaïkal

Buriatiako ponia, (errusieraz: buryatskaya), Errusiako Siberiako Buriatiako errepublikan zabaldutako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Zaldi arraza hau antzinekoa da, eta ondo moldaturik dago bertako eguraldi zakarrari aurre egiteko, Siberiako neguetan, batzuetan, 40 grado zeropeko tenperaturak izaten omen baitira gauetan.

Poni hauek trinko eta indartsuak dira. Antzineko poni arrazen zenbait ezaugarri dauzkate, hala nola zebra-arraiak hanketan.

Poni hauek oro har zelarako erabiltzen dira, baina baita garraiorako zein baserriko lanak egiteko.

Siberiako bertakoek zabaikal edo transbaïkal deitzen dute zaldi hau.

Arrazaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela ehunka urte bouriate poniak Baikal lakuaren inguruko eskualde batean hedatzen dira lehen esan bezala Buriatia errepublikan.

Antza bouriate arraza mongoliar eta txinar ponien ondorengoa da. Arraza honek antzekotasun handia dauka mongoliar zaldiarekin.

Bouriate ponietan nabarmenak dira mongoliar zaldiaren hainbat ezaugarri

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "International Encyclopedia of Horse breeds". Egileak; Bonnie Lou Hendricks eta Anthony A. Dent.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]