Frans Schollaert
Itxura
François (Frans) Victor Marie Ghislain Schollaert (Wilsele, 1851ko abuztuaren 19a - Sainte-Adresse, 1917ko ekainaren 29a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1907tik 1911ra.
Zuzenbide ikasketak eta abokatu lanak egin zituen Lovainan, eta nekazari flandestarren sindikatuko (Boerenbond) presidentea izan zen. 1887tik Diputatuen Ganberako kidea izan zen eta 1901etik 1908ra eta 1911tik hil zen arte Ganberako presidentea izan zen.
1907ko abenduaren 31n lehen ministro bihurtu zen Jules de Trooz bat-batean hil ondoren. Bere agintaldian, parlamentuak Belgikari Kongoko Estatu Askea eranstea onartu zuen.