Paavo Lipponen
Paavo Tapio Lipponen (Turtola, 1941eko apirilaren 23a) finlandiar politikaria da. Finlandiako lehen ministroa izan zen 1995etik 2003ra.
Literatura eta historia ikasi zituen Dartmouth Collegen beka batekin eta 1971n Helsinkiko Unibertsitatean nazioarteko harremanetan lizentziatu zen. Kazetari eta telebistako berriemaile lanetan aritu zen.
Finlandiako Alderdi Sozialdemokratako kide izan zen eta 1983tik 1987ra eta 1991tik 2007ra Legebiltzarreko kide izan zen. 1993an alderdiaren buruzagitza lortu zuen eta 1995ean hauteskundeak irabazi eta lehen ministro bihurtu zen. Bere koalizio gobernuak eskuineko politika ekonomikoak aplikatu zituen eta Finlandia Europar Batasunean sartzea lortu zuen. 2003tik 2007ra Finlandiako Parlamentuko lehendakari izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Finlandiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |