Peggy Ahwesh
Peggy Ahwesh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Canonsburg, 1954 (69/70 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Antioch University (en) Antioch College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, telebista-ekoizlea eta kameraria |
Enplegatzailea(k) | Bard College (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Peggy Ahwesh ( Canonsburg, Pensilvania, 1954 -) estatubatuar zinemagile eta bideo artista esperimentala da.[1] Abangoardiako mugimendu feministen inguruan eta underground punk inguruan ibilitakoa, bere lanetan umorea eta absurdoaren erregistroa erabiltzen ditu analisiak egiteko, gai sozial eta politikoko irudi eta soinuen bitartez, kultura-identitate eta genero arazoak aztertuz, eta horiekin lotuta dauden esperientzia subjektibo indibidualak erakutsiz. Gai hauek lantzen ditu: emakumeak, sexualitatea eta feminismoa; generoa; antzezpena; artisten liburuak. Bere lanak mundu osoan erakutsi dira, besteak beste, San Frantziskon, New Yorken, Bartzelonan, Londresen, Toronton, Rotterdamen eta Frantzian Creteilen. 1990. urtetik aurrera, Bard College-n zinema eta arte elektronikoetako irakasle da hedabide esperimentalak, fikziozkoa ez den filmaren historia eta emakumeak zineman irakasten dituelarik.[2][3][4][5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peggy Ahwesh Antioch Collegera joan zen, eta han artista eta zinemagile erradikalen lanekin maitemindu zen. Unibertsitatea amaitu ondoren, bere jaioterrira itzuli zen eta han hasi zuen bere zinema ibilbidea Super 8-an lanean. Kodak etxeak, artistak prozesatzen zuen filmeko erroilu bakoitzarekin, gaizki egindakoaren azalpena ematen omen zion. Andy Warholek bezala, Ahweshek askatasun osoa uzten die aktoreei, baina ixteko mugak jartzen dizkie.[6] Cannonsburg herriari industria-herri gisako kutsu artistiko askatzailea ikertu zuen. 1970eko hamarkadan zehar, tokiko punk rock eszenan parte hartu zuen, eta film laburrak sortu zituen punk taldeak dokumentatzen. [7] Peggy Ahwesh-en lanek egunerokotasunaren etnografia bat sortzen dute, kulturalki konplexuak diren arazoetara hurbilduz.[8]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horren ondoren, The Mattress Factory n —Pittsburgheko arte biltegi handi batean— hasi zen lanean eta bertan bere zine sail propioa hasi zuen. Bere lehen gonbidatuetako bat George A. Romero zinemagilea izan zen.1982. urterako bere bidea egiten hasi zen Romeroren film luzeetako produkzio laguntzaile gisa. Romero-k eragin handia izan zuen bere ibilbidean, arraza, genero eta film independente kontuetan ezaguna baitzen. Laster, Ahwesh-ek Pittsburgheko zinemagileekin bat egin zuen programatzaile gisa Pittsburgh-eko Unibertsitatearekin kolaboratu zuen. 1983an, The Pittsburgh Trilogy sortu zuen, 1983ko udan bere lagunen bizitza dokumentatzen zuten hiru film: Verite Opera (1983), Paranormal Intelligence (1983) eta Nostalgia for Paradise (1983). Hiru filmetan Ahweshek bere lagunekiko zuen interesa ikertzen zuen, baita ere norberak pertsona batekin zer nolako harremana duen, kamerak zer nolako harremana eratzen duen jendearekin, nola filmatu espazio positibo eta negatiboa eta zer den jendearengan interesgarria egiten zaiguna. Ahweshek ez zekien trilogiaren izen bera erabilia zuela lehenago beste zinemagile esperimental batek, Stan Brakhagek. 1990ean, The Deadman (1990) filmagatik aitortza jaso zuen, Super 8aren alde egidako aukeragatik. Bertan bere maitale hilaren gorpua landetxe batean uzten duen heroina biluzi baten abenturak kontatzen ditu. Taberna batera joan eta orgia xume bat martxan jartzen du etxera hiltzera itzuli aurretik. Filmak matxismoa salatu eta emakumezkoen sexu-desioa goraipatzen du.[9] 2001ean, Ahweshek bere artea beste maila batera eraman zuen Tomb Raider jokoaren irudiak erabiliz She Puppet (2001) pieza esperimentalean. Bertan, emakumearen identitatea eta teknologiaren bilakaera aztertzen zituen. Tomb Raider bideo-jokoan oinarritua, Lara Croft, XX. mende bukaerako neska-lagun birtual pertsonaiaren triada bat da: estralurtarra, umezurtza eta klonazioa ...[10] 2003an, Bard College-n eskolak ematen hasi zen zinema eta arte elektronikoa irakasten jbere proiektu propioak egiten zituen bitartean.[11][12]
Bideoez gain, bestelako arte diziplinetan ere ibili da sorkuntza lanak egiten. [13] Argazkigintzan egin ditu ekarpenak. Hiria Thermogramek inguruan dugun mundu fotografikoa gure gorputzari, energia-iturriei eta gailu pertsonalei buruzko ustekabeko errebelazio bihurtzen du. Teknologia hau helburu zientifikoetarako erabili ohi den bitartean, Ahweshen eskuetan kamerak giza gorputzaren dinamismoa agerian utzi eta bisualizatu egiten du.[8][14]
Peggy Ahwesh Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009an Ahwesh Bilboko Zinebi zinemaldiaren 51. edizioko epaimahaikidea izan zen. Barre egizu maitea. Umorea zine feminista/queer garaikidean zikloak Peggy Ahweshen lanaren atzera begirakoa aurkeztu zen. Atzera begirako honetan ikusi izan ahal ziren Philosophy in the Bedroom (1987), Martina's Playhouse (1989), She Puppet (2001) eta Certain Women (2005).[5]
- 2017an Donostiako San Telmo Museoan Lessons of War (2015) proiektatu zen Waste Lands: Lur suntsituak erakusketaren harira antolatutako jardunaldian.[15] Lan honetan, Ahweshek enpresa taiwandar batek mundu-mailako berriak helarazteko animazio laburrak egiten dituen enpresa batean oinarrituta, 50 bat youtube bideo deskargatu zituen eta 2014ko Israelgo Gazako gerrari buruzko pasadizoak birkontatu. Marrazki bizidunen formaren zorroztasun efektuak ikuspegi ekonomiko eta estresagarria sortzen dute. [16]
- 2020an Iruñeako Punto de Vista zinemaldian An Oceanic Feeling atzera begirakoan Ahwesh-en The Blackest Sea (2016) proiektatu zen. Taiwango albiste sare batetik (TomoNews) aurkitutako materiala erabiltzen duen film laburra da eta endea deshumanizatzen duen animazio teknika erabiltzen du, alerta egoerak birsortzeko eta itsas istripu baten aurrean zer egin behar den azaltzeko. Itsaso eta zeru iskanbilatsuari buruzkoa da kontakizuna. Amaierarik gabeko jarioan eta indar kontrolaezinean, Itsaso Beltza da protagonista, eta tropela zeru eta haizetara, aireko uhinetara eta gizakiak egindakoetara iragaten da. Kritikatzen du munduko gertakizunak "polita" gisa erakusteko dagoen joera. Animaziozko panpinak gorri bihurtzen dira itsasontzien eta hegazkinen istripuen ondorioz hiltzean. Irudiaren kolore deserosoak haurrentzako marrazki bizidunen antipodetara eramaten du ikuslea. Liburuxka baten estiloko dosi ekopolitikoak eta itsuskeria erakusten ditu eta egileraren umore beltza eta ikuspegi preziatiboa agerian uzten du. [17][18][19]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bard College Ikerketa Beka (2002)
- Kapital sortzailea (2002)
- Alpert Saria Arteetan, Cal Arts / Alpert Foundation (2000)
- New York Foundation for the Arts (NYFA), Bideo beka (2000)
- New York Foundation for the Arts (NYSCA), Film / Bideo beka (1993) (2002)
- New York Foundation for the Arts (NYSCA), Banaketa Beka (1992) (1999)
- Guggenheim Fundazioa, beka (1996)
- Jerome Fundazioa, Film Project saria (1990) (1998)
- Art Matters (1992) (1995)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Peggy Ahwesh» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
- ↑ «MFJ: Peggy Ahwesh Interview» mfj-online.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ (Ingelesez) Peggy Ahwesh – Great Women Animators. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Peggy Ahwesh» CCCB (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ a b Press, Europa. (2009-11-23). «EUSKADI.-Nazioarteko epaimahaiak "protagonismo berezia" izango du aurtengo Bilboko Zinebi zinemaldian» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Actividad - Peggy Ahwesh -» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
- ↑ (Ingelesez) Rhodes, John David. (2003-12-02). «Peggy Ahwesh • Great Director profile • Senses of Cinema» Senses of Cinema (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ a b «City Thermogram - Peggy Ahwesh» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
- ↑ Ahwesh, Peggy. (2019-11-18). The Deadman (excerpt). (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
- ↑ Ahwesh, Peggy. (2010-02-03). She Puppet. (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
- ↑ (Ingelesez) College, Bard. «Peggy Ahwesh» www.bard.edu (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ «Electronic Arts Intermix: Peggy Ahwesh» www.eai.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ (Ingelesez) «Thrum / Radio/Guitar» MACBA Museu d'Art Contemporani de Barcelona (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
- ↑ (Ingelesez) «Peggy Ahwesh | MoMA» The Museum of Modern Art (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
- ↑ «'Big Data War', Jutta Weber-en hitzaldia San Telmo Museoan» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-04-27 (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ Ahwesh, Peggy. (2014-11-30). Installation view_Lessons of War. (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
- ↑ «Punto de Vista jaialdiak ikus-entzunezko hainbat lan egin ditu bere edukia aurkezteko» www.puntodevistafestival.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo, Borja Castillejo. (2020-03-09). «Retrospectiva “An Oceanic Feeling” vol. 5» Cine maldito (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ Ahwesh, Peggy. (2019-11-15). The Blackest Sea (excerpt). (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peggy Ahweshen Vimeo kanala
- Peggy Ahweshen Instagram kontua