Ratisbona: berrikuspenen arteko aldeak
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Regensburg lotu du, Wikidataren arabera. |
t Removing Link FA template (handled by wikidata) |
||
49. lerroa: | 49. lerroa: | ||
[[Kategoria:Bavariako udalerriak]] |
[[Kategoria:Bavariako udalerriak]] |
||
{{NA lotura|de}} |
|||
{{NA lotura|la}} |
05:14, 27 martxoa 2015ko berrikusketa
Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula Ratisbona [1] (edo alemanez Regensburg) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Palatinatu Garaiko (Pfalz) hiriburua. Danubio eta Regen ibaien bat-egitean kokaturik, erromatarren garrantzi handiko kokagunea izan zen, muga (limes) defendatzen baitzuen.
Historia
Radasbona hiri germaniarra Erromaren mendeko Castra Regina bihurtu zen, Marko Aurelioren kuartel nagusi. Geroago, Bavariako dukearen mende egon zen. 1207an hiri-gutuna jaso zuen, eta 1245. urtean Inperioko hiri askea izan zen. Hiri oparoa izan zen ibaian zehar egiten zen merkataritzari esker. Erreforma garaian dieta bat izenpetu zen bertan (1541). 1542an, Erreformaren alde jarri zen hiria. Maximiliano II.aren eta printze protestanteen arteko negoziazioak gauzatu ziren 1575ean Rodolfo erromatarra errege izendatzeko eta 1555. urteko Augsburgoko bakearen baldintzak bere horretan uzteko. Saxonia-Weimar-eko Bernardok hartu zuen hiria, eta Inperio santuaren egoitza bihurtu zen 1663. urtetik aurrera. 1684an, Ratisbonako su-etenaren ondorioz, Luis XIV.aren esku geratu zen Estrasburgo. 1809an frantsesek hartu zuten Ratisbona eta Bavariako estatura anexionatu zuten hurrengo urtean.
Ratisbonako dieta
1541. urtean Karlos V.a enperadoreak katolikoen eta protestanteen arteko batasuna bultzatzeko deitu zuen bilera. Johann Eck, Johann Gropper eta Julius von Pflug teologo katolikoak, eta Philipp Melanchton eta Martin Bucer protestanteak bildu ziren. Hasieran akordioa lortzetik gertu ibili arren, hautsi egin zen bilera. Bost urte geroago saiatu zen enperadorea berriro eta, huts egin ondoren, protestanteen aurkako gerrari ekin zion.
Ekonomia
Errepideen eta burdinbideen bidegurutze garrantzitsua da. Industria (industria kimikoa, janari-industria, larrugintza, tresneria elektrikoa, automobilgintza, zurgintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Turismoak ere garrantzia du.
Monumentuak
Oso hiri zaharra da, eta garai bateko monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira XIII-XVI. mendeetako San Pedro katedrala, San Emerando monasterio erromanikoa (XVIII. mendean berritua), XIV. mendeko udaletxe gotikoa, Danubio ibaia zeharkatzen duen 1135. urteko harrizko zubia, domingotarren komentua (XIII-XIV. m.) eta beste etxe eta jauregi historikoak.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ratisbona |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.