Edukira joan

Columbia Records

Wikipedia, Entziklopedia askea
LainobeltzBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:25, 22 ekaina 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako konpainiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Discos Columbia (Donostia)».
Columbia Records
Datuak
Izen laburraColumbia
Motadiskoetxea eta marka erregistratua
Jarduera sektoreamusika
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Erabiltzen du
Agintea
KudeatzaileaColumbia Recording Corporation, Columbia Records, Inc. eta EMI Italiana S.p.A.
Egoitza nagusi
JabeaSony Music Entertainment
Historia
Sorrera1889ko urtarrilaren 15a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: columbiarecords Twitter: ColumbiaRecords Instagram: columbiarecords Youtube: UC64Bb91nwpODQ8INnkhocAQ Edit the value on Wikidata

Columbia Records soinua grabatzeko sortutako marka komertzial zaharrena da. 1888an sortua, gaur egun Sony Music markaren mendean dago (Epic Records eta RCA Records bezala). Halaber, munduko diskoetxe zaharrena da. Columbia Recordsek fonografo zilindroei grabazioen aukera eman zieten. 1903tik abeslarien, musikarien eta taldeen grabazioak hasi zen plazaratzen. 1961tik 1990 arte grabazioak Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetan CBS Records zigiluarekin egin ziren.

Columbia konpainia hasiera batean Edisonek egin zuen fonografoen banatzailea eta saltzailea izan zen; baita ere beharrezkoak ziren fonografo zilindroak saltzen zituen Washington, DC, Maryland eta Delawaren. 1893an Edisonekin eta "North American Phonograph Company"rekin lotura indartu zuen eta 1893tik aurrera Columbiak egindako grabazioak eta fonografoak saldu zituen. Baina modu paraleloan disko grabatuak ere saltzen aritu zen; arlo horretan Victor Talking Machineren konpententzia izan zuen.

1903an, "Columbia Grand Opera Record" izenarekin garaiko artista handien grabazioak plazaratzen hasi zen, besteak beste, Ernestine Schumann-Heink, Edouard de Reszke eta Sigrid Arnoldson abeslari lirikoak.

1908an Columbiak diskoaren bi aldetako grabazioak sortu zituen kopuru handietan; sistema hau bakarrik grabazio komertzialekin edo talde berriekin erabiltzen zuen zeren eta artista handien grabazioak alde bakar batean egiten baitziren. Horrela izan zen 1923 arte: urte horretan Victor Talking Machinerekin batera alde bakarreko grabazioak utzi zituzten bi aldekoak komertzializatzeko.

1912ko ekainean fonografoen eta zilindroen ekoizpena utzi zuen, diskoen grabazioetan buru-belarri aritzeko. Dena dela, zilindroak katalogoetan beste bi urte mantendu ziren.

1925ko hasieran, Columbiak Western Electric lantegiak sortutako grabatzeko prozesu elektrikoa, Viva Tonal izenekoa, hasi zen erabiltzen. 1926an, Columbiak Okeh Records konpainia erosi zuen. 1928ko urrian, el ejecutivo de Columbia, Frank Buckley Walter-ek country edo "hillbilly" grabazioak proposatu zituen Johnson Cityn, Tennesseen, Clarence Greene eta Charlie Bowman bezalako ospe handiko artistak hartuz.

2012an Columbia Records 85 artista zituen. Hauek dira batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]